XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mendian ibiltzeko zenbait gomendio

Mendiaren inguruan eman daitezkeen gomendioak asko dira.

Teoria eta praktika urrun gelditzen dira sarri, baina jakinaren gainean egotea hobe da beti.

Hona hemen horietako batzuk:

Oinetakoak: Mendirako botak dira oinetako egokienak, botak oina ondo babestuko baitu eta orkatila ondo lotuta eramango da.

Botak erosterakoan egunaren bukaeran egitea da onena, orduan oina bere hartan egoten baita.

Botak eroso eduki behar dira.

Oinetako zauriak: Galtzerdia tolesten denean edo oso haundia denean egiten dira oinetan zauriak: babak...

Oinetako zauriak ez gertatzeko bi galtzetin eramatea komeni da.

Lehena fina izango da, hankari ondo lotuta doana eta azalaren ordeko moduan egingo duena.

Gainekoa lodiagoa.

Motxila: Motxila asko aldatu da diseinuan.

Gaur egun gero eta motxila erosoagoak egiten dira.

Motxila, bizkarretik ahalik eta gertuen eraman behar da.

Motxilaren grabitate zentrua eta gurea leku antzekoan geldituz.

Sakua behean eramango da.

Erdian pisutsuena eramatea komeni da.

Goian berriz gauza arinak.

Motxilatik kanpora berriz, ahalik eta gutxien eramango da, arriskutsua izan daiteke eta.

Edaria: Mendian ur asko galtzen da eta ondo hidratatu behar da.

Sarritan edatea komeni da, baita egarririk ez dagoenean ere.

Janaria: Mendirako, beste kiroletarako moduan karbono hidratoak garrantzitsuak dira: fruitu lehorrak, txokolatea, galetak, pastak, arroza, patata...

Horregatik komeni da ondo elikatzea, bai mendian bertan eta baita lehenago eta ostean ere.

Botikina: Mendira botikina eramatea komenigarria da: tirita, benda, espadatrapo, antiseptiko, eta bakoitzak beharrezkoak ikusten dituenak.

Mendira irteera egitean, zein kirol mota egitera goazen eta mendiak dituen ezaugarriak kontutan izan beharko dira.

Nolako egoera, halako irtenbidea bilatu beharko da.

Badugu mendiaz gozatzeko aukerarik baina norberaren indarraren mugak noraino heltzen diren kontutan izanik ibili beharko dugu.